Mukiak sortzen duen jateko gogo aseezinari buruzko lelo tradizional bat aitzakia hartuta, Elena Odriozolak gizakiaren bizitzako lau aroei buruz hausnartzen du. Orriz orri kantaren erritmoan egin dezakegu aurrera, eta ikusi zer harreman duen zortzi pertsonaietako bakoitzak umore itsaskor eta lodi horrekin. Edo orriak bizkor-bizkor pasa ditzakegu, eta mugimenduaren sentsazioa jaso. Bata ala bestea aukeratu, liburua ixtean kosta egingo zaigu lelo hori burutik kentzen, eta agian sudurrean azkura sentituko dugu.