Badakit gosaria prestatzen
Elena Odriozola
Col. Badakidala | # 2 | Kartoia | 180 x 160 mm. | 22 págs.
ISBN: 978-84-120418-9-7| IBIC: YBLN | 12,65 €

Janariarekin ere jolas egiten da, bai noski. Azken batean, horixe bera egiten dute sukaldari handiek (adina edozein dela ere). Osagai onak, gauzak lasai egin, trebetasun batzuk landu, eta, batez ere, emaitzaz gozatu. Gosaria prestatzea edozein haurren esku dagoen ekintza da, egunerokoa; erraza badirudi ere, ikaskuntza konplexu eta baliotsuak ditu bere baitan: hasi mugimendu-ekintzetatik (estalkia kendu, gainjarri edo isuri), eta trebetasun narratiboetaraino, sekuentzia bat ordenatuz, ekintzak deskribatuz, kausa-ondorio harremanak ezarriz… guztiak ere oinarrizkoak irakurketaren eta idazketaren ikaskuntza-prozesuan.
Reproducir vídeo
También te puede interesar
Si te gusta comparte:
Compartir en facebook
Compartir en twitter
Compartir en email